IKASTOLAZ KANPOKO EKINTZAK
HAUR eta LEHEN HEZKUNTZA

MUSIKA eta DANTZA TAILERRA
Jolas eta ariketa dibertigarrien bitartez musikaren eta dantzaren mundua ezagutzeko aukera izango dute. Entzumena, oroimena, erritmoa eta koordinazioa landuko dituzte.

SORMEN TAILERRA
Haurrek beren sormena eta irudimena askatzeko eta garatzeko aukera izango dute. Sormen gaitasuna sustatuko dute, autonomia landuz ete beren ideiak eta aemozioak askatasunez adieraziz.

KIROLAZ GOZATZEN
Kirola egitea ezinbestekoa da haurrek modu osasuntsuan hazteko eta garatzeko. Tailer honen bidez, mugimenduaren eta jolasaren bidez kirolaz gozatzeko eukera izango dute, hainbat jarduera eta ariketa praktikatuz.

PSIKOMOTRIZITATEA
Haurra eta bere garapena ulertzeko modu bat da prisomotrizitatea. Mugimenduaren eta jolas librearen bidez, haurraren garapen fisikoa, emozionala, soziala eta kognitiboa landuko ditugu.
_edited.jpg)
DANTZA MODERNOA
Haurrek gorputz-adierazpena eta mugimendua lantzeko aukera izango dute, jolasaren, musikaren eta hainbat jardueraren bidez. Entzumena, oroimena, erritmoa eta koordinazioa garatuko dituzte.
.jpg)
GITARRA IKASTAROA
Ikastaro honetan, gitarraren oinarriak, postura, musikaren logika, akordeak eta kantak landuko ditugu, besteak beste. Helburua modu praktikoan ikastea da, solfeorik gabe. Eta, batez ere, gitarraz disfrutatzea.

ATLETISMOA
Haurrek gorputza ezagutzeko, mugimenduaz gozatzeko eta kirol-ohitura osasungarriak garatzeko aukera izango dute. Modu ludikoan, korrika, saltoak eta koordinazioa landuko ditugu.

PANDEROA
Erritmoa eta ordena lantzen dira tailer honetan. Gainera, eskuaren posizioa eta eskumuturraren jolasa landuko dira, pixkanaka abiadura hartzen eta hainbat abesti jotzen ikasiko duten bitartean.

ARTE TERAPIA
Haurrek sormena eta irudimena lantzeko eta garatzeko aukera izango dute. Gainera, norberaren emozioekin konektatzen eta beren buruengan konfidantza garatzen lagunduko die.

JOSKINTZA TAILERRA
Hariak, oihalak, orratzak eta sormena uztartuko ditugu. Oinarrizko teknikak ikasiko dituzte, eta bere eskuekin pieza txikiak eta dibertigarriak sortu.

MEKANOGRAFIA
Ikasleek teklak begiratu gabe eta hatzamar guztiak erabiliz idazten ikasten dute.

ROBOTIKA
Lego/ Wedo 3.0 spike, Mindsorm/ Make Code/ Halocode, Cyberpi, Arduino/ Micho: Bit programak landuko dituzte
