top of page

AZPEITIAN II. GAU BELTZA OSPATUKO DA

HHLH

AZPEITIAN II. GAU BELTZA OSPATUKO DA

Aurten ere, urriaren 31n, Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatuko dute Azpeitian. Euskal tradizioan, historian eta hizkuntzan oinarritutako Gau Beltza ospatzeko gogoa zuen guraso talde baten ekimenez egin zuten aurrenekoa iaz, eta talde hori bera ari da aurtengorako prestaketetan ere, udalaren, Juan Antxieta musika eskolaren, Itsasi dantza taldearen eta Bertan merkatari elkartearen laguntzarekin.
Euskal Herrian tradizio handia duen jaia da Gau Beltza edo Arimen Gaua. Gure arbasoentzat mugarri zen urriaren 31. Neguaren etorrera sinbolizatzen zuen, eta baserritarrek uzta ematen zuen lurrari atseden hartzen uzten zioten hainbat errituren bidez. Horrez gain, Gau Beltza hildako senideak eta hurbilekoak oroitzeko gaua ere bada, eta heriotzaren eta bizitzaren arteko muga pixka bat lausotzeko saiakeran, asko dira herriz herri jaso diren kontakizunak.
Gau Beltzak Euskal Herrian antzinatik izan duen garrantzia berreskuratzeko nahiak bultzatu zituen iaz jaia antolatzen hastera, eta helburu berarekin ari dira aurten ere.
Herrian ekintzak ugariak izango dira bai, baina Izarraizpe Ikastola Publikoan ere adinari egokitutako lanketa desberdinak burutuko dira astean zehar, ipuin kontaketa, eskulan...
Bi eraikinetako sarrerak ere girotu dira Gau Beltza datorrela iragarriz!

bottom of page