ERASMUS+
DBH

Makerspace: make our own board games
Aste honetan, Aachengo (Alemania) St. Leonhard Gymnasiumeko ikasleekin elkartu gara Azpeitian, Erasmus+ proiektuaren barruan eTwinning proiektu bat gauzatzeko. Honela, Makerspace: make our own board games proiektuaren lehen faseari ekin diogu.
Helburua? Mahai-jolas berriak sortzea, lehendik dauden jolasak egokituz eta euskal kultura eta alemaniarra uztartuz. Horretan buru-belarri aritu gara lanean, sormena, elkarlana eta ideia-trukea bidelagun.
Horretarako, gainera, Edgar Ramos eskultorearen laguntza eta ezagutza izan ditugu. Mila esker @edgarramos_sculptor!
Baina astea ez da lana bakarrik izan! Azpeitiko Udalaren harrera, Donostiara egindako bisita, Zarautzen arratsalde pasa eta beste hainbat ekintza ere burutu ditugu elkar ezagutzeko eta elkarrekin gozatzeko.
Esperientzia polita, ideia berriak eta bizipen ugari motxilan! Orain, proiektuarekin aurrera jarraitzeko gogotsu!
