HAZPARNEKOEKIN ELKARTRUKEAN
DBH

Hilabeteak daramatzate DBH lehenengo mailako zenbait ikaslek Hazparneko Elhuyar kolegioko ikasleekin elkarlanean. Eskutitz trukaketarekin hasi zuten euren arteko harremana, lapbookak eta bideo-aurkezpenak egin zitutzen gero. Martxoan Hazparneko ikasle zein irakasleen bisita jaso genuen. Izarraizpe Ikastolako ikasleek hainbat ekintza prestatu zituzten Elhuyar kolegioko ikasleek gure herria ezagut zezaten, eta orain haien txanda izan da Izarraizpe ikastolako ikasleak euren herrian hartzeko. Maiatzaren 28ko goizean, Elhuyar kolegioko zuzendariaren harreraren ondoren, Hazparne bisitatzeko aukera izan zuten gure ikasleek, eta udaletxean harrera ere egin ziguten Hazparneko alkateak eta udal ordezkari batek. Bazkalostean, Hazparneko lagunak agurtu eta Bidarraira joan ginen rafting egitera.
