top of page

V. IKASTOLAKO FESTA

HHLH

V. IKASTOLAKO FESTA

Atzo arratsaldean egun handia bizi izan genuen gure ikastolan. Arratsalde osoan zehar, jolasak, eskulan tailerrak eta puzgarri ikusgarriak izan genituen txikienen (eta ez hain txikienen) gozamenerako.

Jarraian, hezkuntza komunitate osoa mahaiaren inguruan elkartu ginen eta DJaren musikak jarri zigun gaua borobiltzeko ritmorik onena! Eguraldi eguzkitsua lagun izan genuen, eta festa-giroa benetan bikaina izan zen.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez bertaratu eta egun hau hain berezi egin zenuten guztioi!

bottom of page